KANPAKETA
Osate Kanpinak dendekin kanpatzeko 85 lursail ditu, horietariko 57 zenbakidunak. Guztiek belarra dute lurrean eta itzala ordu ezberdinetan izanen dute, lursailaren kokapenaren arabera
Zelaia zuhaitzez beterik dago.
Karabanentzako lursail guztiek dute konexio elektrikoa.
Txakurrak onartzen dira kanpatzeko eremuan.

Ezaugarriak
Karabanetarako 30 lursail (guztiak konexio elektrikoarekin).
85 lursail dendak ezartzeko.
3 harraska.
Dutxa eta komunetarako 2 eremu.

Prezioak gaueko BEZa barne

helduak: 4,30 euro
haurrak: 3,80 euro
pertsona bakarrarentzako dendak: 4,20 euro
pertsona bat baino gehiagorako dendak: 4,70 euro
autoak: 4,30 euro
karabanak: 4,70 euro
ohe- autoak
(autokarabana- furgoneta…): 6,30 euro
argia: 4,70 euro
txakurrak: 1,90 euro
motorrak: 3,75 euro