JARDUERAK
Osate
Kanpina mendi eta naturarekin loturiko hainbat jarduera egiteko
abiapuntua izaten ahal da. Kanpinak, abentura- anitzak deituriko jarduerak
eskaintzen dituen Ekia enpresarekin batera, urtaroaren
araberako hainbat jarduera eskaintzen ditu. www.ekiapirineo.com
Jarduerak monitoreekin
Udaberria-
uda- udazkena
Eskalada hastapenei buruzko ikastaroa: Eskaladaren oinarrizko
ezagutza: rappelak eta igoerak, altuera eta maila ezberdinetako harrizko
hormak igotzea.
Arroilen
jaitsiera: Gure ibarretan egiten ahal diren jardueren artean eder
eta zirraragarrienetarikoa. Eskalada eta espeleologia teknikak erabiliz
arroila jaisten da, rappelak, txirristak, jauziak eginez eta putzuetan
bainatuz.
Piraguismoa:
Dudarik gabe, ibaiaz gozatzeko modu hoberenetarikoa dugu kayak edo
piraguismoa. Ibaiaren jaitsiera bakarkako edo binakako piraguetan
egiten da, ibaiaren eremu errazetan. Partehartzaile bakoitza izanen
da bere piraguaren gidari.
Kano-Raft:
Eskualdeko ibaiak jaitsiko ditugu bi edo hiru lagunentzako baltsa
pneumatikoetan eta monitore baten laguntzaz. Kano- raft-a raftina
eta Ameriketako indiarrek erabilitako kanoen arteko nahasketa da.
Mendi- ibilbideak oinez: Pirinioko ibar hauen ezkutuko sekretuak
ezagutzeko modu hoberena. Natura ezagutzeko ibilbideak eginen ditugu,
eskualdeko landaredi, fauna, historia etab. joko eta azalpenen bidez
aztertuz.
Ibilbideak mendi- txirrindulan: zailtasun maila ezberdineko
ibilbideak, bezeroaren nahiaren arabera. Iratiko oihana ezagutzeko
modu erraz eta atsegina.
Negua
Iraupen
eskia: Neguan mendia ezagutzeko modu hoberenetarikoa. Familia
edo adiskideekin batera egun bakarreko edo asteburuko ateraldietan
hainbat teknika ikasiko ditugu paisaia zoragarriaz gozatzen dugun
bitartean
Erraketak: Neguan elurtutako paisaiaz gozatzeko modu ederra.
Elurretan mugitzeko ziurtasun handia eskaintzen digu.
Arrantza:
Zatoia, Anduña eta Zaraitzu ibaietan amuarrainak arrantzatu
ohi dira. Ibaira iristeko autoa behar ez denez, zale guztiak inolako
zailtasunik gabe kanpinean sartzen ahal dira eta bertan arrantza egin.