KANPINA
Aurkezpena

Osate kanpina Iratiko Oihanerako sarreran dago, Nafar Pirinioko Otsagabia herri ederrean, Zaraitzu ibarraren burualdean. Irati Europako pago- oihan zabalena eta hoberen kontserbatutakoa dugu. Irabiako urtegia, oihanaren erdian dagoena, zuhaitzen adar eta enborrek osatutako labirinto ederra islatzen duen lakua da. Irati ezagutzeko aukera zabala dago, balizatutako bideetan oinez ibiliz, zeharkaldiak eginez, mendi bizikletan,..
Kanpina aisialdiko jardueretarako leku paregabea da: mendi- ibiliak, eskualdean zehar ateraldiak, mendizaletasuna, mendiko txirrindularitza, zikloturismoa, zaldi gainean ibili, arroilen jaitsiera, iraupen eskia,…

 

Ezaugarriak
Kategoria: 2
Hedadura: 13.000 m2
Urte osoa zabalik, hilabete bateko oporraldian izan ezik.


Karabanetarako 30 lursail.
Kategoria: 2
Hedadura: 13.000 m2.
Urte osoa zabalik, hilabete bateko oporraldian izan ezik.
Karabanetarako 30 lursail.